Udalekuetarako izen ematea hasi du Marixurrikek

Anboto 2014ko maiatzaren 16a

Marixurrike aisialdi taldeak udalekuak antolatuko ditu ekainaren 30etik uztailaren 24ra. Gaur, barikua, batzar informatiboa egingo dute 18:30ean, udaletxeko udalbatzar aretoan.

 

Aurten ere Marixurrike aisialdi taldeak udaleku irekiak antolatuko ditu Atxondon askotariko ekintza eta irteerekin. Etorri Marigaz olgetan izenagaz ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira udalekuak.


Gura dutenek lau asteetan parte hartu dezakete udalekuetan, baina aste bat, bi edo hirutan gurago dutenek ere izango dute horretarako aukera. Matrikulazio epea gaur hasiko da eta maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Familiako ume bik edo gehiagok izena ematen badute, merkeagoa izango da. Horrela, esaterako, izena ume batek soilik ematen badu, familiak 110 euro ordaindu beharko du lau asteen truke, eta, bestela, 95 euro. Astebeteko eskaintza, aldiz, 40 euro ordainduko dute kide bakarraren kasuan, eta 35 euro gainontzekoek.


Gaur, izen-ematea hasteagaz gainera, batzar informatibora deitu dute, 18:30ean, udaletxeko udalbatzar aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!