Azoka, bertso saioa eta kontzertuak gaztetxeko Berpizte Egunean

Anboto 2014ko maiatzaren 9a

Atxondoko gaztetxeak ekitaldiz beteriko II. Berpizte Eguna antolatuko du zapaturako. 11:00etatik aurrera nekazaritza eta artisautza produktuekin –sagardoa eta landareak eskainiko dituzte, adibidez– osatutako azoka alternatiboa atonduko dute plazan.

14:00etan bertso bazkarira batuko dira Fredi Paia, Aitor Bizkarra eta Gorka Lazkanorekin. 18:00etatik aurrera, ostera, elektrotxarangagaz herri osora irekiko dute jai giroa eta, ondoren, JJ Gas erakustaldiagaz gozatu ahalko da. Azkenik, 22:30ean, Kruders, Txabolakumeak eta Zirkinik Bez musika taldeek jardungo dute gaztetxean.


Hitzaldia eskolan
Maiatzaren 15erako, 14:30ean, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du gurasoen elkarteak. Iñaki Eizmendi hizkuntzalaria izango da hizlaria. Guraso erdaldunek euskararen arloan seme-alabei zelan lagundu ahal dieten azalduko du Eizmendik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!