2012ko abenduan Espainiako eta Frantziako kartzeletan dauden euskal preso politikoen eskubideen errespetuen aldeko mozioa onartu zuen udalbatzarrak. Bertan akordio ezberdinekiko atxikimendua adierazi zen. Horren ondorioa da gaur egun udaletxeko balkoian dagoen banderatxoa. Iaz Espainiako Gobernuak EAEn duen delegatuak bandera kentzeko agindu zien. Udalak agindua errekurritu ondoren, aurtengo martxoan sententzia jaso dute eta banderatxoa kendu egin behar dutela dio. Egoera politikoki eta juridikoki aztertu ondoren, eta agindua ez betetzeak ekarri ditzakeen ondorioak ikusita, agindua bete egingo du udalak.
Atzoko udalbatzarrean sententzia horren gaineko udal adierazpena onartu zuten mozio bidez. Gobernu Taldeak (Bildu) alde bozkatu zuen eta EAJk kontra. EAJko ziengotzien esanetan alde daude “edukiagaz, baina ez formekin”. Mozioan Espainiako Gobernuko delegatuaren “inkisidore jarrera errefusatu” egiten dute eta Espainiako Gobernuari “sakabanaketa politikarekin amaitzeko” eskatzen diote.