Errepide berriko obren itxitura hobetzeko eskatu diote Aldundiari

Anboto 2014ko apirilaren 26a

Gerediaga-Beasain errepideko obretako eremua inguruko landetatik eta basoetatik bereizten duen itxitura hobetzeko eskatuko dio Atxondoko Udalak Aldundiari beste behin. Izan ere, baserritarren zaldi batzuek inguruko lurretan bazkatzen dute eta orain dauden plastikozko itxiturak gainetik igarotzen dituzte, Memaia auzoaren inguruan, esaterako.

 

Orain hilabete batzuk heldu zen baserritar baten lehen kexa. Hesia igarota, zaldia errepidera sartu eta istripua eragin zezakeela zen bere ardura nagusia. Udal ordezkariek ere arriskua dagoela uste dute, eta Aldundiari itxitura hobetzeko eskatuko diote. Aldundiari eskaera hori egiten dioten bigarren aldia izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!