Atxondoko gaztetxeko gazte asanbladaren ekimenez hainbat tailer eta ikastaro antolatu dituzte. Masaje tailerra da horietako bat. Azkeneko saioa egin zuten, baina luzatzea erabaki dute, parte-hartzaileek eurek horrela eskatuta, gustura dabiltzalako. Apirilaren 10ean eta 16an beste saio bi egingo dituzte, 19:30ean. Horretaz gainera, apirilaren 7an, 19:00etan, pandero tailerra hasiko da, eta hilaren 9an Photoshop ikastaroa emango dute. Bestetik, nekazaritza tailerra apirileko azken astean hasiko da. Gainera, film eta dokumental emanaldiak ere egongo dira apirilean: hilaren 14an eta 21ean izango dira, gaueko 22:00etatik aurrera.
Kontzertuak apirilaren 11n
Aprilaren 11n, musika kontzertu birekin gozatzeko aukera egongo da gaztetxean: Aggressive Combat eta Dirty Brothers. Arrasatekoak dira talde biak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.