Kulturarteko jaialdia prestatzen hasteko batzarra egingo dute barikuan

Anboto 2014ko martxoaren 27a

Kulturarteko jaialdiak hirugarren aldia egingo du aurten, eta hori antolatzen hasteko lehenengo batzar irekia bihar, barikua, egingo dute, 18:30ean, udaletxeko udalbatzar aretoan. Herritar guztiei luzatu diete deia udal ordezkariek, bertaratzeko, eta antolakuntzan laguntzeko zein ekarpenak egiteko. Asmoa da aurrerantzean barikuro batzea.

 

Orain arteko ekitaldi biak urrian egin izan dituzte, baina iaz eguraldi txarrak ez zion ekimenari batere lagundu, eta aurten jaialdia maiatz amaierara edo ekain hasierara aurreratzea erabaki dute, eguraldi hobea egingo duelakoan.

Kultur arteko jaialdiaren helburua herritarrei atzerrikoak diren askotariko kulturak ezagutzeko modua eskaintzea da, baina baita herrian bizi diren etorkinei bertako kultura ezagutzeko eta hartu-emanak sustatzeko bideak eskaintzea ere.

 

San Pedro jaiak prestatzeko batzarrak

Bestalde, udal ordezkariek jakinarazi dute joan zen astean herriko jaiak antolatzen hasteko batzarrak hasi zituztela. Aurrerantzean, eguenero batuko dira, 18:30ean, udalbatzar aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!