4.400 euroko superabita utzi du udal kontuen iazko likidazioak

Anboto 2014ko mar. 18a, 09:57

Atzoko udalbatzarrean 2013ko lidikazioak utzitako emaitzak azaldu zituzten

 

2013ko likidazioak egin ostean gastu orokorretarako udalari geratu zaion soberakina 4.400 eurokoa da. Azken hiru urteetan legez urtea superabitagaz itzi zutela nabarmendu zuen gobernu taldeak.

 

Iazko kontuak zuritu ostean, udalak hartzekodunei ordaindu beharreko zenbatekoa 290.800 eurokoa da; udalari dirua zor dietenen zenbatekoa, aldiz, 351.300 eurokoa da. Azken emaitza honi, udalak  altxortegiko fondo likidoan zituen 287.366 euroak gehituz gero eta, ondoren, kopuru horri udalak zor duen zenbatekoa kenduta, 347.812 euro geratzen dira altxortegiko soberakin likido moduan. Beraz, zergatik da gastu orokorretarako soberakina 4.000 eurokoa? Badago atal bat ‘dudazko kobratzeen kitapenak’ izenekoa. Udalari dirua zor diotenen kopurua da, baina berezitasun batekin: udalak zalantzan jartzen du inoiz kobratu ahal izango dituen. Zenbateko hau 332.036 eurokoa da eta bertan urte askotan pilatutako zorrak sartzen dira, trafiko multak, beste askoren artean. Hasierako soberakinari,  batez ere, azken zenbateko hori kenduta geratzen da iaztik 4.400 euroko soberakina gastu orokorretarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!