Argiteria kableak eta estolderia tapak ostu dituzte azken asteetan

Anboto 2014ko martxoaren 17a

Azken bi-hiru asteetan 150 bat metro argiteria kable eta hainbat estolderia tapa ostu dituzte herrian. Material horietako kobrea da lapurrei interesatzen zaiena, ondoren saltzeko.

 

Argiteria kableak Ziarreta auzoan eta Anboto kalean ostu dituzte. Estolderia tapak, aldiz, herri osoan zehar desagertu dira: “Azken asteetan askotan izan dugu horrelako lapurreten berri”, dio Rosa Elizburu alkateak. Ertzaintzan salaketa ipini dute, eta ibili izan dira ingurutik, baina lapurrek ertzainen joan-etorriak kontrolatuta dituztela uste dute. Kaleko argien kasuan, argindarra egunez mozten dute, martxan ez daudenean, eta, ondoren, gauez  kabelak ostu. Udal arduradunek dei egin diete herritarrei ohikoak ez diruditen jardunbideak udaletxean jakinarazteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!