Uztailean udalekuak antolatuko ditu Atxondoko Marixurrike aisialde taldeak eta egun horietarako begirale baten bila dabil. Interesatuak hiru baldintza bete behar ditu: atxondarra izatea, begirale edo hezkuntza arloko titulua edukitzea eta euskalduna izatea. Curriculuma aurkeztu gura duenak martxoaren 24ra arte du horretarako epea eta bi modutara egin dezake: Ludotekara eramanda (astelehenetik barikura, 16:30etik 19:30era) edo marixurrike@gmail.com helbidera bidalita.