Krisiari aurre egiteko gakoak martitzeneko hitzaldian

Anboto 2014ko martxoaren 9a

Datorren martitzenerako, krisi ekonomikoari aurre egiteko gakoak emango dituen hitzaldia antolatu dute Apatan, udaletxeko udalbatzar aretoan, 17:00etan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta Krisia, Nola bizi ezer aurreztu gabe? izenburupean, batez ere, eguneroko bizimoduan krisiaren eraginari aurre zelan egin jakiteko aholkuak emango ditu Alejandro Romero hizlariak.

 

Durangaldeko Amankomunazgoak antolatu du hitzaldia, eta azaldu dutenez,  batez ere hilabete amaierara heltzeko arazoak dituzten lagunei edo familei zuzenduta dago martitzeneko berbaldia. 

Aholku praktikoak eman, eta adibide konkretuak ipiniko dituzte, baliabide gutxiagorekin krisiari aurre egin dakiokeela erakusteko. Azalpen guztiak eman ostean, bertaratutakoen dudak argitzen eta galderei erantzuten saiatuko da Alejandro Romero.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!