Erabilgarri dago autobus geltoki berria

Anboto 2014ko otsailaren 17a

Atxondoko autobus geltoki berria Durango-Elorrio norabidean
Amaitu dira lanak eta gaurtik aurrera geltoki berrian geratuko dira autobusak.

 

Hilabete eta erdi inguru iraun dute lanek. Errepide ondoan autobusak geratzeko tokia egokitu dute, espaloi berria barru alderago eraman dute eta bere ondoan autobusari itxaroteko gunea ipini dute. Gaurtik aurrera geltoki berrian geratuko dira Durangotik Elorriorako norabidean doazen autobusak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!