Fuchosa ondoko bide zatia konponduko dute

Anboto 2014ko otsailaren 8a

Fuchosa enpresako sarrera eta arrakalatutako bide zatia.
Iazko abuztuan bide zati bat arrakalatu egin zen

 

Joan zen urteko abuztutik Cemosa eta Fuchosa artean dagoen bideko zatia arrakalatuta dago. Lurrak behera egin zuen eta, ondorioz, bide zati bat hondatuta geratu zen. Hori dela eta, Fuchosa eta Cemosa banatzen dituen horma zati bat (bidearen ondoan dagoena) ere egoera txarrean geratu zen, jausteko arriskuan. Iaz behin-behineko konponketa batzuk egin zituzten, eta, orain, seguruenik otsailean hasita, bidea lehengoratzeko eta horma berritzeko lanak egingo dituzte. 

Lan horiek guztiak udalaren, Fuchosaren eta Cemosaren artean ordainduko dituzte, hiruren arteko hitzarmen bat adostu ondoren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!