Udalen eskumenak murriztuko dituen lege egitasmoa errefusatu du udalbatzarrak

Anboto 2014ko urt. 21a, 11:38

Iaz Espainiako Ministroen Kontseiluak onartutako Tokiko Administrazioa Arrazionalizatzeko eta Iraunarazteko lege egitasmoaren edukia errefusatzen duen mozioa aho batez onartu zuen atzo udalbatzarrak

 

Mozioak tokiko erakundetzea “bere osotasunean defendatu” dezala exijitzen dio Foru Aldundiari eta lege horrek Lurrraldeko Kontzeju eta Udalen eskumen eta funtzionamenduan “inolako ondoriorik izan ez dezan konpromisoa hartu” dezala. Era berean, Estatuko administrazioari zein erkidegoko administrazioari “hemengo udalerrietan ez aplikatzea” eskatzen die. Foru Aldundiari, aldiz, “toki erakunde txikiak lege horren aplikazioaren ondorioetatik babesteko bere esku dauden bitarteko guztiak erabiltzeko” eskatzen dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!