Astelehenean autobus geltokia egiten hasiko dira

Anboto 2014ko urt. 17a, 09:00

Ondorioz, hilabete inguruan, autobus geltokia tokialdatu egingo dute Elorriorako noranzkoan. Carrocerias Atxondo enpresarako sarrera dagoen tokira eroango dute.

 

Elorriorako noranzkoan autobus geltoki berria egiten astelehenean hasiko direla jakinarazi du Atxondoko Udalak. Autobus geltoki berria errepidearen ondoan egongo da eta ez gaztetxe parean, orain arte egon den moduan. Zehazki sasoi batean hotela zegoen eraikinaren eta semaforoaren artean egingo dute autobus geltokia. Lan horiek dirauten artean, autobusa ezingo da gaztetxeko gunera sartu eta behin behinean beste toki bat egokitu dute Elorriorako noranzkoan. Hain zuzen, Carrocerias Atxondo enpresarako sarrera dagoen tokian (Itziar taberna baino apur bat Elorriorago) geratuko da autobusa hilabete inguruan, aubobus geltoki berria amaitu artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!