Xabier Urizar kalean da 29 kartzelan eman ondoren

Anboto 2014ko urt. 14a, 13:29

Gaur goizean askatu dute Xabier Urizar Murgoitio ‘Gautxori’ euskal presoa kondena osoa bete ostean. Zazpi kartzelatan bete du 29 urteko zigorra.

 

Xabier Urizar Murgoitio atxondarra da (Arrazolakoa) eta Arrasaten ere bizi izan da. 29 urte eman ditu preso zazpi kartzela desberdinetan: Baiona, Po, Herrera de la Mancha (Gaztela-Mantxan), Valdemoro (Madril), Tenerife (9 urte), Jaen  (9 urte) eta Puerto de Santa Marian (Cadiz, 5 urte).  Cadizeko kartzelatik irten da gaur goizean. Itzuliko bidean, autoan ordubeteko bidea eginda zutela, “beren beregi beragatik Guardia Zibilen kontrol bat” ipini izana  salatu dute Murgoitiori laguntzera hemendik hara joandakoek. Luzaroan eduki omen dute geldi eta zain.

 

Gaur egun 59 urte ditu eta kondena osoa bete ostean geratu da kalean. Parot doktrina aplikatu behar zioten, baina bertan behera geratu denez, aske utzi dute. Espetxean lan eginez penak luditzeko lortutako egunak kendu egin izan dizkiote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!