Euskararen Erabilera Plan gaurkotua onartu dute

Anboto 2014ko urt. 9a, 08:30

Udal organo guztien ohiko jardunbidean euskarak izan behar duen presentzia eta erabilera zehazten dituen plana aho batez onartu zuten abenduko udalbatzarrean gobernu taldeak (EHBildu) eta EAJk.

2008tik hona indarrean izan den planak egindako bidea aztertu, baloratu eta gaurkotu egin dute. Era berean, plan berriak beste lau urteko iraunaldia izango duela adierazi zuten.

Oraingoz, plan berriak ez du jasotzen ekintza plan zehatzik, eta hori datozen hilabeteetan erabakiko dutela adierazi zuen Rosa Elizburu alkateak. Euskararen Erabilera Planak udalak norbanako, elkarte edo askotariko eragileekin dituen harremanetan euskarak izan duen erabilera definitzen du; adibidez, udaleko iragarkietan, publizitate kanpainetan, bandoetan, webgunean askotariko informazioa ematerako orduan, idatzizko dokumentuetan eta ahozko hartu-emanetan.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!