Kooperatiba ereduko etxebizitzetarako izen-ematea hasiko dute urtarrilean

Anboto 2013ko abe. 17a, 10:08

Atzoko udalbatzarrean jakinarazi zutenez, 2014ko urtarrilaren 7tik 31ra irekiko dute interesatuek izena-emateko epea.

Udalak zortzi etxebizitza egiteko aukera jasotzen duen orube bat dauka Jose Antonio Agirre kalean. Horiek gauzatzeko herritarren parte hartze zuzena eskatzen duen kooperatiba eredua bultzatu dute. Hainbat batzar ireki egin izan dituzte eredu horren gainean herritarrak informatzeko. Orain, hurrengo urratsa emango dute. Atzoko udalbatzarrean jakinarazi zutenez, 2014ko urtarrilaren 7tik 31ra irekiko dute interesatuek izena-emateko epea.

 

Hautagaiek baldintza batzuk bete beharko dituzte: beste etxebizitza baten jabea ez izatea eta gehienezko diru sarreren mugatik behera egotea, esaterako. Hasiera batean, atxondarrek zein handik kanpokoek izena eman dezakete. Horrela, herrian hautagai nahikorik ez badago, kanpokoei atea irekiko diete.

 

Orubea, lur zatia bera, udalarena izango da. Udalak hitzarmen baten bidez kooperatiba sortu dutenei utziko die orube hori. Kooperatiba sortu ostean berau arduratuko da eraikina eta etxebizitzak eraikitzeko finantziazioa bilatzeaz. Ondoren, bizilagun bakoitzak etxebizitzen erabilera eskubidea izango du; bizilekuak eurak kooperatibarenak izango dira.

 

 Kooperatiba ereduaren oinarriak eta eskatzaileek bete beharreko ezaugarriak jasotzen dituen dokumentua:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!