Enpresa hitzarmena sinatu dute Cemosa enpresan

Anboto 2013ko abe. 10a, 12:30

Hileak negoziatzen egon ostean akordiora heldu dira Atxondoko Cemosa enpresako langileak eta zuzendaritza

Hileak negoziatzen egon ostean akordiora heldu dira Atxondoko Cemosa enpresako langileak eta zuzendaritza.

 

Azaroaren 22an sinatu zuten hitzarmena, langileek azaroaren 25ean hasteko asmoa zuten greba mugagabea baino hiru egun lehenago. Lan erreformatik babesten dituen hitzarmena dela adierazi du LABek. Hainbat puntutan oinarritzen da akordioa: Lan erreformak malgutasuna eskaintzen dio enpresariari lanegunak moldatzerako orduan; Cemosan adostutakoaren arabera enpresak langileen jardun erregularra errespetatuko du. Bestetik, lan erreformak dio hitzarmenaren iraunaldia amaitzen denean berri bat adosteko urtebeteko epea dagoela; Cemosan adostu dute hitzarmen berri bat adostu arte aurrekoa mantentzea. KPI-aren araberako soldata igoera adostu dute eta baita arrazoi objetiboengatiko aldebakarreko iraizpenik ez dela egongo ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!