Gaztetxeak 15. urteurrena ospatuko du

Anboto 2013ko azaroaren 29a

Atxondoko gaztetxeak 15 urte egin ditu, eta urteurrena ospatzeko askotariko ekintzak prestatu dituzte astebururako

Atxondoko gaztetxeak 15 urte egin ditu, eta urteurrena ospatzeko askotariko ekintzak prestatu dituzte astebururako.

 

Bihar, 11:00etan, umeentzako tailer eta jolasak egongo dira, eta, ondoren, horma-irudi bat margotuko dute. 15:00etan baba-jana egingo dute, eta, arratsaldean, 17:30ean, herri olinpiadetan neurtuko dituzte indarrak. Gauean, 22:30etik aurrera, kontzertuak antolatu dituzte: Kilauea, Trastorno, Etxilimo eta DJ Abaunza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!