Nekazaritza eta artisautza azoka, domekan

Anboto 2013ko aza. 30a, 08:25

Azokako 30 postuetatik herena atxondarrenak dira

Azokako 30 postuetatik herena atxondarrenak dira.

 

Domekan, XVII. Nekazaritza eta Artisautza Azoka egingo dute Apatan. Plazan, Euskalerria kalean eta pilotalekuan 30 bat saltoki ipiniko dituzte askotariko janari (ortuari, gazta, ogi, ezti…) eta artisautza produktuekin: bitxiak, harri eta egur landuak, makilak… Goizeko 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik azoka. Saltokien heren bat, gutxi gorabehera, herriko ekoizleenak izango dira. Udalak lehentasuna ematen die ekoizle atxondarrei; gainerako postuak Durangaldeko edo Euskal Herriko hainbat herritarrek osatuko dituzte, esaterako, zamudiotarrek eta elgetarrek.

 

Pilotalekuko aterpean Lumagorri oilaskoak erre, eta, ondoren, oilaskoekin prestatutako pintxoak salduko dituzte. Gura duenak talo postu bat ere aukeran izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!