Axpera bideko lanak amaituko dituzte aurten

Anboto 2013ko aza. 20a, 12:04

Iazko aurrekontuetatik bideratutako diru atal bat erabalita, Axperako bidean konponketa lan batzuk egin zituen Lasuen enpresak urte hasieran. Oro har, bideko zuloak estaltzeko lanak egin zituzten

Iazko aurrekontuetatik bideratutako diru atal bat erabalita, Axperako bidean konponketa lan batzuk egin zituen Lasuen enpresak urte hasieran. Oro har, bideko zuloak estaltzeko lanak egin zituzten.

 

Lan txiki batzuk egin barik daude oraindik –bideko errei biak banatuko lituzkeen marra zuria pintatzea, esaterako– eta lan horiek urtea amaitu aurretik egiteko asmoa du udalak. Horrez gainera, Apatatik Elorriorantz doan bidegorrian ere zulo batzuk daude, eta horiek aurten konpondu gura dituzte.

 

Lan horiek egiteko diru atala nondik bideratu aztertzen dabiltza. Urte osoko zein azken hilabeteetako kontuen balantzea zelan doan aztertuko dute, dirua zein ataletatik bideratu erabakitzeko. Edozelan ere, aurten ezin bada, datorren urteko aurrekontuetan lan horiek egiteko diru atala bideratuko dutela adierazi zuen Rosa Elizburu alkateak, astelehenean izandako udalbatzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!