Martzaako jubilatuek bazkaria dute Etxosten

Anboto 2013ko aza. 15a, 08:30

San Martin eguna dela eta beti izaten dute bazkaria

San Martin eguna dela eta beti izaten dute bazkaria.

 

Astelehenean, San Martin eguna ospatu zuten Martzaa auzoan. Urtero legez, San Martin elizan meza entzun, eta, ondoren, bertan batutako denentzako luntxa egon zen elizpean, musikak lagunduta. Gainera, urteroko ohitura da San Martin eguna ospatzen duten asteko barikuan Martzaa auzoko jubilatuentzako bazkaria antolatzea. Bazkari hori gaur egingo dute, 13:30ean, Apatako Etxoste jatetxean. Bost eta zortzi jubilatu inguru batzen dira urtero bazkari horretara, eta adin bertsuko lagunen arteko hartuemanak sendotzeko aproposa izaten da.

 

Udaletxeak emandako diru-laguntzak estaltzen ditu San Martin eguneko ospakizunak eta jubilatuen bazkaria, eta, auzotarren borondatezko lanari esker antolatzen dira jaiak urtero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!