Etxebizitza blokea okupatu dute Barraski inguruan

Anboto 2013ko aza. 2a, 15:51

Okupatzaileek azaldu dutenez, \"adin desberdinetako eta ezberdin pentsatzen dugun lagun talde batek\" etxebizitza bloke bat okupatu dute Barraski inguruan.

Okupatzaileek azaldu dutenez, "adin desberdinetako eta ezberdin pentsatzen dugun lagun talde batek" etxebizitza bloke bat okupatu dute Barraski inguruan.

 

Ekintza honekin , etxebizitzaren arazoari balizko irtenbide bat emateaz gainera, egungo etxebizitza politika ere eztabaidan jarri nahi dutela jakitera eman dute. Gaineratu dutenez, "Atxondoko herritarrok urte asko daramatzagu Barraskiko blokeen degradazioa ikusten. Eta bitartean familia etxetik ezin irten gabiltza, gaur egun bizi ditugun lan eta giza egoeren ondorioz. Azken hamarkadetan Atxondon izan duten etxebizitza politikekin gogaituta daudela adierazi dute, "txaletak eta promotoreen eta bankuen onuran eraikitako 240 mila euroko etxe-multzoak, besteak beste".

Okupazioarekin, auzoari eta "guztiz utzita eta enbargatuta dagoen eraikin bati kolorea" eman nahi diotela azaldu dute. Auzotar guztiek etxebitza duina izateko aukera izango duten espazio kolektibo bat sortu nahi dute. Horretarako auzolana bultzatuko dutela diote Barraskilore izena jarri dioten inguruan.

"Ekintza gardena, publikoa eta baketsua" dela esan dute. Auzoa eta okupatutako etxeak errespetatzeko "ardura zintzoa" dutela. Herritarrak ekimen hau babestera animatu dituzte, eta baita etxebizitzaren arazoaren inguruan sortu daitezkeen bestelako ekintzetan harte hartzera ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!