Ikusmen eta entzumen azterketen garrantzia berbagai

Anboto 2013ko aza. 4a, 08:39

Lorea Iriondo optikariak hitzaldia eskainiko du eguaztenean, udaletxean

Lorea Iriondo optikariak hitzaldia eskainiko du eguaztenean, udaletxean.

 

Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak antolatuta, Lorea Iriondo optikaria eta optometristak Ikusmen eta entzumen osasuna izeneko hitzaldia eskainiko du eguaztenean, 17:00etan, udaletxean. Bertan, adin batetik aurrera, prebentzio moduan, urtero-urtero ikusmen eta entzumen azterketak egiteak duen garrantziari buruz jardungo du. Izan ere, Iriondoren ustez, prebentzioan dago gakoa: “50 urtetik aurrera oso inportantea da urtero azterketak egitea, adin horretatik aurrera bai entzumenean, bai ikusmenean galera arriskua egoten delako”.

 

Ikusmenari dagokionez, azken urteetan erretinari lotutako arazoak gehitu egin direla gogoratu du: “Adinari lotutako degenerazio makularrari dagozkion kasuak gehitu egin dira. Eguzkiak zerikusi handia du horretan. Egun argitsuetan eguzkitako betaurrekoak ipintzen ez duen jende asko dago oraindik. Glaukomek edo genetikak ere eragin diezaiokete ikusmenari”, azaldu du Iriondok.

 

Hitzaldian nork bere etxean egiteko ariketak jasotzen dituen txostena ere banatuko du. Horrela, bista edo entzumena galdu den edo ez neurtu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!