Auzo batzarra deitu dute azken postontziak ipintzeko

Anboto 2013ko urr. 21a, 08:25

Atxondoko auzo eta baserri guneetan azken postontzi unitateak jartzeko auzolana deitu du udalak. Urriaren 25ean, 09:00etatik 13:00etara egin dute deialdia. Udaletxe ondoan batuko dira

Atxondoko auzo eta baserri guneetan azken postontzi unitateak jartzeko auzolana deitu du udalak. Urriaren 25ean, 09:00etatik 13:00etara egin dute deialdia. Udaletxe ondoan batuko dira.

Aurretik deitutako beste auzolan saio batean Arrazola eta Axpe inguruko postontzi unitateak ipini zituzten, baina oraindik Apata inguruko baserri guneetako batzuk (Markoida ingurua, Abadiño zein Elorriora bidean dauden baserri guneak…) falta dira. Horiek ipintzeko erabiliko dute auzolana. Era berean, jende nahiko batzen bada, eta denborarik badute, herriguneko zuhaitzen inausketa ere egingo dute. Auzolanaren ostean, udaletxe ondoan luntxa egongo da ekimenean parte hartu duten guztientzako.

Lanak amaitzen dituztenean 31 postontzi unitate berri (201 postontzi guztira) egongo dira herriko hainbat gunetan kokatuta. Postontzi bateratu horiekin postetxeko lana arintzea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!