Garapen pertsonalari buruzko ikastaroa

Anboto 2013ko urr. 6a, 08:43

Atxondoko Lamiak elkarteak memoria garatzeko teknikak eta garapen pertsonala landuko ditu

Atxondoko Lamiak elkarteak memoria garatzeko teknikak eta garapen pertsonala landuko ditu.

 

Atxondoko Lamiak elkarteak garapen pertsonalaren, eta memoriaren inguruko ikastaroa abiatuko du astelehenean. Urriaren 7an hasi, eta martxoaren 31ra arte astelehenero batuko dira Apatako udalbatzar aretoan, 16:00etatik 18:00etara.

 

Garapen pertsonalaren inguruan honako arlo hauek landuko dituzte: adimen emozionala, norbere buruaren ezagutzan sakontzeko gakoak, autoestimua eta distortsio kognitiboa.. Memoria garatzeko teknikak lantzeko ere erabiliko dute ikastaroa: zer memoria mota dauden, zelan funtzionatzen duten, epe ertainera zein luzera begirako memoria zelan garatu, memoria onari eusteko trukuak...

 

Zabu Zibu ekimena

Amankomunazgoaren eta Urtxintxa Eskolaren bidez, Zabu Zibu ekimena garatzen dabiltza hainbat herritan, tartean, Atxondon. Jolasen bidez, 3-5 urte arteko haurren, eta gurasoen arteko euskarazko harremana sendotu nahi dute. Oporretatik bueltan saio bi egin dituzte, eta beste bi geratzen dira: gaur eta urriaren 11n, 17:00etatik 18:00etara, udaletxeko plazan.Atxondoko Lamiak elkarteak memoria garatzeko teknikak eta garapen pertsonala landuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!