50 urteko gizon bat hil da Sorginen Lasterketan

Anboto 2013ko ira. 29a, 08:44

50 urteko gizonezko bat hil zen atzo Atxondon, Sorginen Lasterketan parte hartzen zebilela geldialdi kardiobaskular baten ondorioz.

50 urteko gizonezko bat hil zen atzo Atxondon, Sorginen Lasterketan parte hartzen zebilela geldialdi kardiobaskular baten ondorioz. Gizonezkoak, Tope deritzon inguruan konortea galdu zuen. Lasterketaren antolakuntzako anbulantzia bat bertara joan zen, baita Osakidetzako helikopteroa ere, baina ezin izan zuten suspertu.

 

Sorginen Lasterketarek seigarren edizioa antolatu zuten atzo. Ibilbidea Apatan abiatu zuten arratsaldeko 16:00etan. 50 urteko gizonak 23 kilometro inguru eginak zituen helmugara heltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!