Udal langileekin hitzarmena adostu dute

Anboto 2013ko ira. 19a, 11:52

Asteleheneko udalbatzarrean Atxondoko Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartu zuten. 2013an eta 2014an egongo da indarrean hitzarmen hori. Gobernu taldearen (Bildu) aldeko botoekin onartu zuten. EAJko hiru zinegotziek abstenitzea erabaki zuten

Asteleheneko udalbatzarrean Atxondoko Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartu zuten. 2013an eta 2014an egongo da indarrean hitzarmen hori. Gobernu taldearen (Bildu) aldeko botoekin onartu zuten. EAJko hiru zinegotziek abstenitzea erabaki zuten.

 

Espainiako Gobernuak indarrean ipinitako lege bik arautzen duten mugen barruan negoziatu dute hitzarmena: Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea eta Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorra. Hitzarmena esparru horren barruan landu dutela azaldu zuen Rosa Elizburu alkateak, nahiz eta ez dauden ados, “langileentzako murrizketak dakartzalako”.

 

Atxondoko langileek ordezkari sindikal bakarra dute, eta ELAkoa da. ELAk bidali zien proposamena oinarri hartuta, adostasunak bilatzen saiatu da udala. Hitzarmena lantzerako orduan Izurtza eta Mañariko udalekin jardun dutela ere azaldu zuten. Proposamen hori abiapuntutzat hartuta, Durango eta Berriz lako herrietan ere indarrean daude hitzarmenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!