Gaur egingo du lehen saioa Andasto dantza taldeak.
Andasto dantza taldeak bi-hiru urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzendutako euskal dantza saioak hasiko ditu gaur, 19:30ean, Apatako pilotalekuan. Kurtso berriko aurreneko saioa izango da, eta hemendik aurrera ostiralero batuko dira ordu eta toki berean.
Gaur egun, 25 bat gaztetxo dabiltza dantza taldean, eta ostiraletako saioak eurei bideratuta daude. Gaur egun dauden gaztetxoez gainera, herri osoko gaztetxoei zabalik dauden saioak direla adierazi du Nagore Arana dantza taldeko kideak: “Herriko ume eta gaztetxo guztiei zabalik gaude. Guk beso zabalik hartuko ditugu”. Neskek arku dantza eta zinta dantza ikasiko dituzte, esaterako. Mutilak, aldiz, banango, binango eta txotxongilo dantzan arituko dira, besteak beste.