Musikagaz itxiko dute igerilekuen denboraldia

Anboto 2013ko ira. 1a, 08:14
Irailaren 14rako B.E.K., Trastorno, Silicosos eta Ghetto taldeen kontzertuak antolatu dituzte.

Irailaren 14rako B.E.K., Trastorno, Silicosos eta Ghetto taldeen kontzertuak antolatu dituzte.

 

Uztailetik aurrerako egunik gehienak eguzkitsuak izan dira kanpoko igerilekuen mesederako. Eguzkia ez ezik, tabernako kudeatzaileek antolatutako askotariko ekitaldiak ere erakargarriak izan dira bainulariak Atxondoko igerilekura hurreratu zitezen. Denboraldia amaitzeko falta diren asteburu bietan ere izango da zertaz gozatua. Esaterako, irailaren 14an, denboraldiari agur esateko musika jaia antolatuko dute lau talderekin: Ghetto, Trastorno, Silicosos eta B.E.K. “Denok elkarrekin denboraldiari agur esateko modua izango da”, adierazi du Ane Zarate tabernako kudeatzaileetako batek.


Datorren astebururako ere kontzertuak antolatzeko asmoa dutela iragarri dute nahiz eta oraindik taldeen zerrenda erabaki barik egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!