Auzolanean 201 postontzi jarriko dituzte zapatuan

Anboto 2013ko uzt. 23a, 08:59

Posta zerbitzua arindu eta errazteko, udalak 31 postontzi unitate (201 postontzi guztira) erosi ditu 14.800 euro erabilita

Posta zerbitzua arindu eta errazteko, udalak 31 postontzi unitate (201 postontzi guztira) erosi ditu 14.800 euro erabilita.

 

Postontziak Arrazola, Axpe, Martzaa eta Santixako bidegurutzeetan ipintzeko auzolana deitu dute. Uztailaren 27an, 09:00etan ipini dute hitzordua Arrazolako plazan eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!