Mus txapelketa egingo dute igerilekuan

Anboto 2013ko uzt. 13a, 08:23

Hilaren 20ra arte dago izena emateko tartea

Hilaren 20ra arte dago izena emateko tartea.

 

Atxondoko igerilekuko tabernaren kudeatzaileek mus txapelketa antolatu dute. Gura duenak igerilekuan bertan egin dezake izen-ematea uztailaren 20ra arte: 10 euro bikoteko. Txapelketa bera uztailaren 27an egingo dute. Iaz ere mus txapelketa antolatzen saiatu ziren, baina eguraldi txarraren ondorioz bikote gutxi apuntatu eta ziren eta bertan behera utzi zuten.

 

Datozen asteetarako ere hainbat ekimen prestatzen dabiltza. Datorren asterako bertso saio bat antolatu gura dute eta aurrerago, berriz, ipuin kontalari saio bat. Orain arteko ekimenek ere harrera ona izan dute; eguazten honetan, rock abesti ezagunen bertsio jaialdia antolatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!