Pirinioetara irteera antolatu du Atxondoko Asuntzek

Anboto 2013ko uzt. 5a, 08:51

Uztailaren 20an eta 21ean Pirineotara joateko irteera antolatu du Atxondoko Asuntze mendi taldeak

Uztailaren 20an eta 21ean Pirineotara joateko irteera antolatu du Atxondoko Asuntze mendi taldeak.

 

Uztailaren 20ko zapaturako 14 kilometroko ibilbidea prestatu dute: Lintzan irten, eta Petrachema eta Lapaquizatik bueltan, berriro Lintzara bueltatuko dira. Hurrengo egunean zazpi kilometroko beste ibilbide bat egingo dute.

 

Apatako plazan irtengo dute, zapatu horretako goizeko 06:00etan. Buelta, berriz, domekan egingo dute, 19:00etan. Zapatu gaua Izabako aterpetxe batean igaroko dute. Izen-ematea 25 euro da (furgoneta, aterpetxeko gaua eta gosaria) eta kontakturako telefono bat utzi dute: 659 974 714.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!