Ekainaren 22an, Elizondorako egun pasa antolatu du Anbotoko Damak jubilatuen elkarteak. Besteak beste, bisita gidatuak egingo dituzte Elizondo inguruan eta, ondoren, Baztan Hotelean bazkalduko dute.
Izen-ematea ekainaren 18a baino lehen egin behar da, jubilatuen etxean: bazkideentzako 28 euro da prezioa eta bazkide ez direnentzako 32 euro. Autobusa 8:15ean igaroko da Arrazolatik; handik bost minutura Axpetik eta 8:30 inguruan Apatatik.