Hilaren 14an eskolako ateak irekiko dizkiete herritarrei

Anboto 2013ko eka. 10a, 08:34

Ekainaren 14ko barikuan, ate irekien jardunaldia egingo dute Atxondoko LH ikastetxean. Gurasoek zein herritarrek azpiegitura berriak bisitatu ahal izango dituzte 15:00etatik 19:30 ingurura

Ekainaren 14ko barikuan, ate irekien jardunaldia egingo dute Atxondoko LH ikastetxean. Gurasoek zein herritarrek azpiegitura berriak bisitatu ahal izango dituzte 15:00etatik 19:30 ingurura.

 

Horrez gainera, eskolako jolaslekuan gaztelu puzgarriak eta zezen mekanikoak ipiniko dituzte, eta, balanzbike bizikletekin egiteko zirkuitu bat atonduko dute. Ikastetxeko gurasoen elkarteak luntxa ere eskainiko du. Era berean, 15:00etan ikasturte amaierako jaia egingo dute gimnasioan. Ikasleek musika emanaldiak, antzezlanak, bertsoak… prestatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!