Euskalherria kaleko Jabekideen Erkidegoak Udalaren aurka sartutako demanda atzera bota du.
2011ko otsailean hasi zituzten eskola berria eraikitzeko lanak. Handik hilabetera eskola ondo bizilagun talde batek obrak geratzeko eta udalak emandako lizentzia bertan behara uzteko eskatu zion udalbatzarrari. Besteak beste, lurrak ez zirela udalarenak zioten eta lizentzia ematerakoan lega hauste bat izan zela. Udalbatzarrak ez zituen eskaera horiek onartu eta obrekin jarraitzea erabaki zuen.
Ondorioz, Euskalherria kaleko Jabekiden Elkarteak (5-7 zenbakikoak) erabaki hori errekurritu egin zuen administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegian. Maiatzean jakinarazi dute epaia eta udalari eman diote arrazoia: “Jarritako errekurtsoa atzera botatzen dugu,administrazioaren jokabidea Zuzenbideagaz bat datorrelako. Demandaren eskaerak atzera botatzen ditugu. Era berean, ez da kostu ezartzerik egongo”, dio epaiak.
Auzi-jaurtzaileek obrak aurrera eramateko udalak emandako lizentzia baliogabetzeko eskatzen dute arau-hauste urbanistikoak daudela argudiatuz. Epaiak, aldiz, ondokoa jasotzen du bosgarren puntuko azken ahapaldian: “(…)lizentzia zuzen emandakotzat hartu behar da eta ondorioz ez da judizialki anulagarria”.
Rosa Elizburu alkatearen esanetan, “pozik gaude epaiagaz; guk eta aurreko gobernu taldeak beti gauzak zuzen egin ditugula uste izan dugu eta orain epaiak arrazoi eman digu”.
Horrela erabakiz gero, epaiari errekurtso apelazioa jarri diezaioke Euskalherria kaleko Jabekideen Erkidegoak.