Gaur, jubilatuen tabernako inaugurazioa egingo dute

Anboto 2013ko mai. 18a, 08:02

Gaur, etapa berria hasiko du jubilatuen tabernak. Hiru hilabete eta erdian itxita egon ostean, jabe berriak, Itsaso Esteban atxondarrak, inaugurazio ekitaldia egingo 18:00etatik 19:00etara. Herritar guztiak gonbidatuta daude, eta jana eta edana banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean

Gaur, etapa berria hasiko du jubilatuen tabernak. Hiru hilabete eta erdian itxita egon ostean, jabe berriak, Itsaso Esteban atxondarrak, inaugurazio ekitaldia egingo 18:00etatik 19:00etara. Herritar guztiak gonbidatuta daude, eta jana eta edana banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean.

 

Datorren astetik aurrera, egunero egongo da zabalik; astelehenetik domekara, gaueko 22:00 arte. Otsailaren 4tik itxita Jubilatuen taberna itxita egon da otsailaren 4tik.

 

Taberna ordura arte –13 urtez– eduki zuen pertsonak utzi egin zuen, azken urteetan galerak izan zituelako eta ez zelako errentagarria. Ondorioz, udalak baldintza orri berria prestatu eta lehiaketara atera zuen jubilatuen tabernako kudeaketaren esleipena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!