Atxondoko gazte asanbladak Berpizte Eguna antolatu du

Anboto 2013ko mai. 7a, 09:12

Gazte asanblada biziberritu eta herriko gazteak batzeko egun osoko jaia prestatu dute zapaturako

Gazte asanblada biziberritu eta herriko gazteak batzeko egun osoko jaia prestatu dute zapaturako.

 

Azken hileetan Atxondoko gazte asanblada ahuldu egin dela ikusita, gazte talde bat egoera horri buelta eman gura dabil. Aurrera begirako hainbat planteamendu aztertzen ari dira. Bide horretatik, dagoeneko erabaki bat baino gehiago hartu dute: esaterako, gaztetxea arratsaldetan ere zabaltzea.

 

Horrez gainera, Gaztetxea eta bere inguruko mugimendua biziberritzeko eta aupada berri bat emateko egun osoko jaia antolatu dute maiatzaren 11n, datorren zapatuan. Berpizte Eguna izenagaz askotariko ekintzak izango dira. 12:00etan poteo bat egingo dute herritik zehar eta eguerdian, 14:30 inguruan, bazkaritara batuko dira gaztetxean. Bazkalosterako igel txapelketa prestatuko dute.

 

Arratsaldean, trikipoteoa egingo dute eta Herrira mugimenduak Apatako jaiei begira antolatu duen pilota txapelketako partiduak ikustera joango dira pilotalekura.

 

Zapatuko jaia musika kontzertuekin errematatuko dute. Lehenengo, 22:30ean, Pixontxis eta Luck for Dillinger taldeek zuzenean ariko dira eta, segidan, DJ-en musikagaz jarraituko dute.

Enkantea, Herrirak antolatuta Bestalde, maiatzaren 17an, 19:30ean, askotariko produktuen enkantea (bizikleta, arropa, eskiak…) egingo du Herrira mugimenduak udalatxe ondoko plazan. Herritarrengandik jaso dituzten produktuak dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!