Plan Nagusiari buruzko dudak argituko dituzte gaurko bileran

Anboto 2013ko mai. 3a, 09:52

Gaur, 18:30ean, batzar irekia egingo dute udalbatzar aretoan, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren inguruan herritarrek dituzten kezkak eta galderak argitzeko. Plana osatu duten arkitektoak egongo dira, baita abokatu bat ere, alderdi juridikoaren inguruan egon daitezkeen dudei buruz berba egiteko

Gaur, 18:30ean, batzar irekia egingo dute udalbatzar aretoan, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren inguruan herritarrek dituzten kezkak eta galderak argitzeko. Plana osatu duten arkitektoak egongo dira, baita abokatu bat ere, alderdi juridikoaren inguruan egon daitezkeen dudei buruz berba egiteko.

 

Rosa Elizburu alkatearen esanetan, “auzo batzarretan konturatu ginen herritarrek planaren gaineko galderak zituztela, eta hainbat galdera teknikoak ziren; horiek argitzeko erabaki dugu gaurko batzarra antolatzea”. Hiri Antolamendurako Planari alegazioak egiteko 45 egunak ekainaren hasieran amaituko dira. Ondoren, alegazioei erantzungo diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!