Arrazolan, bidegorriko zubi ondotik pilotaleku ingurura igotzeko dauden harrizko eskilarak konpontzen dihardute asteon, eta lanok datorren asterako amaitzea aurreikusi dute.
Iaz, eskilara aldats horretako horma zati bat jausi egin zen, eta auzo batzarretako auzotarrek gobernu taldeari azaldutako eskaeretako bat hura konpontzea eta eraberritzea izan da. Horma berriztu dute, eta egunotan, hormaren eta eskileren artean egurrezko hesi bat ipintzen dabiltza eskilarak babesteko neurri moduan. Horrekin batera, apurtuta zeuden eskilarak konpondu eta garbitu dituzte.