Herriko elkarte gastronomiko baten lapurretan egiten saiatzeagatik 36 urteko gizon bat atxilotu du bart Ertzaintzak. Elkarteak bertan harrapatu dute, jatokiko banku baten azpian ezkutatuta. Lapurretan egon zitezkeela sumatuta auzokide batek deitu ondoren hurreratu da Ertzaintza bertara.
Bart goizaldeko 04:00etan saiatu dira elkartean lapurretan egiten. Susmoa hartuta auzokide batek deitu du Ertzaintzara. Atea bortxatuta zegoela eta zerraila manipulatuta zegoela ohartu dira ertzainak bertaratzerakoan, eta atea itxita zegoenez kanpoaldean aztertu dute. Horrela jakine ragind ute, ohar baten bitartez.. Elkarteko sukaldeko kaxoiak zabalik zeudela ikusi dute leiho batetik eta ustezko lapurrak oraindik barruan egon zitezkeela-eta elkarteko arduradun batekin jarri dira hartu-emanean ertzainak. Hala ere, ezin izan dute atea zabaldu.
Azkenean, elkarte barruan sartzea lortu du Ertzaintzak eta jantokiko banku baten azpian ezkutatu topatu dute gizonezko bat. Ustezko lapurra atxilotu dute ertzainek, eta barruan lapurretarako herramintatzat hartu dituzten gailuak zituen motxila atzeman diote.
Polizi aurrekariak dituen 36 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak eta ertzain-etxera eroan dute. Hurrengo orduetan epailearen aurrera eroango dute.