Domekan ospatuko dute. Goizena kalejiran irtengo dira eta 13:00etan kontzertua egongo da San pedro elizan.
Jaizale Durangaldeko Txistulariak elkarteak, Atxonko Udalaren laguntzagaz, Durangaldeko txistulari egunaren 58. aldia prestatu du domekarako. 10:30ean kalejira egingo dute Apatamonasterio, Santiago, Axpe eta Arrazolan zehar. Ondoren, 13:00 inguruan, San Pedro elizan batuko dira kontzertu bat eskaintzeko Tere Eguzkiza aurkezle dutela. Eleder Iturrieta eta Esther Hernandez izango dira txistularien eta koruaren zuzendariak, hurrenez hurren.
Kontzertua amaitzerakoan Atxondoko dantzariek Erregelak dantzatuko dituzte eliza aurrean. Txistulari, abeslari, musikari eta dantzariak batuta, guztira, 80 bat lagunetik gora ariko dira txistulari egunean. Esaterako, honako elkarteek parte hartuko dute: Jaizale Durangaldeko txistulariak, Elorrioko Balentin Berriotxoa korua, Durangaldeko metalak eta Dantzariak.
Aurten bosgarren bider hartuko du Atxondoko Durangaldeko Txistulari Eguna: 1967an eta 1987an Apatamonasterion, 1970ean Axpen eta 2000. urtean Atxondon.
Honakoa da domekan, 13:00etan, San Pedro elizan eskainiko duten abestien zerrenda:
- Zortziko anonimoa (Juanma Saez)
- Oi ama Euskal Herri goxua (Benito Lertxundi)
- Martxa baten lehen notak (Herri abestia)
- La Paloma (Sebastian Iradier)
- Euskaldunak gara (Pepe Yanci / Pirritx eta Porrotx)
- Maitetxu mia (Francisco Alonso)
- Azken dantza (Manex Pagola)
- Baltsen poutpurria (Xabier Zabala)
- Eperra (Herrikoa)
- Biribilketen poutpurria (Xabier Zabala)