Azken asteetan noizerik noizera izan diren euriteek kalteak eragin dituzte bidegorrian. Lurjausi bat baino gehiago gertatu da bidegorrian, eta urak arrakalak ere egin ditu bidean.
Aste honetan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko langileak ibili dira Santixatik Arrazolarako tartean, euriak eragindako kalteak konpontzen eta urak beren tokitik bideratzen, etorkizunean sortu daitezkeen arazoei aurrea hartzeko. Besteak beste, Sagarmiña inguruan lehenagotik zegoen lurjausi bat ere garbitu dute langileek.
Erralde likidatzeko
Bestalde, atzo arratsaldean, ez ohiko udalbatzarra egin zuten Atxondon. Bertan, Erralde hiltegia likidatzeko kapitala handitzea onartu zuten. Atxondok 27.000 euro onartu ditu zeregin horretarako: 14.000 urteko kuotarenak, eta 13.000 beste diru-atal batzuetatik bideratu dituztenak. Gobernu taldearen (Bildu) aldeko botoekin onartu zuten puntu hori; EAJ, ostera, abstenitu egin zen.