Arrazolako auzo batzarra hilaren 16 eguerdira atzeratu dute; aurretik, Axpekoekin batuko dira.
Arrazolako auzo batzarrak beste ekimen batzuekin bat egiten zuela-eta, astebete atzeratzea erabaki du Atxondoko Udalak. Beraz, azkenean, martxoaren 16ko zapatuan egingo dute, 12:00etan, ludotekan. Egun berean baina lehenago batzartuko dira Axpeko auzotarrekin ere: 09:00etan, sasoi bateko udaletxeko eraikinean.
Era berean, Apatako auzo batzarrak hilaren 21etik 23ra egingo dituzte, eskola berrian. Hilaren 21eko batzarrera Irubide, Markoida, Jauregi eta Bentaberriko bizilagunak daude deituta, 18:30erako. Hurrengo egunean eta ordu berean, errepidetik Ziarreta alderako bizilagunen txanda izango da.
Azken batzarra hilaren 23ko zapatuan egingo dute, 10:00etan, errepidetik goiko alderako bizilagunekin. Asteguneko batzarretara joan ezin dutenak ere hurreratu daitezke zapatuko batzar horretara.