Sagardotegira eta Adarra mendira irteera egingo dute.
Asuntze mendi taldeak egunpasa antolatu du martxoaren 9rako. Goizean, Adarra mendira (Urnieta inguruan) joango dira, eta eguerdian, Hernaniko sagardotegi batera. Autobusa 08:30ean irtengo da Apatako plazatik. Izena emateko 50 euro ordaindu behar da, eta martxoaren 1ean amaituko da epea.
Prezioan sartuta daude joan-etorria, dutxa eta sagardotegia. Adarra menditik jaitsi ostean, dutxa zerbitzua eskainiko dute Andoaingo kiroldegian. Izena emateko telefono bat ipini dute: 685 700 303. Iaz antolatu zuten lehenengoz sagardotegirako irteera, eta 15 lagun joan ziren. Orduko hartan, Aiako harria bisitatu zuten sagardotegira joan aurretik.