Beste bost auzo batzar egingo dituzte martxoan

Anboto 2013ko ots. 17a, 09:04

Aurrekontuen proposamena aurkeztu eta auzoko premiak zelan jaso dituzten azalduko dute

Aurrekontuen proposamena aurkeztu eta auzoko premiak zelan jaso dituzten azalduko dute.

 

Atxondoko gobernu taldeak auzo batzarren bigarren txanda egingo du martxoan. Martxoaren 16an Axpen batuko dira, sasoi bateko udaletxeko eraikinean. Bigarren auzo batzarra Arrazolakoa izango da: ludotekan egingo dute martxoaren 24an.

 

Auzo batzarren lehenengo txandan egin zuten moduan, hiru batzar egingo dituzte Apatan. Printzipioz, martxoaren 9tik 16rako astegunetan daude aurreikusita. Batzar horietan herritarren premiak aurrekontuan zer modutara eta zer lehentasunekin jasotzen saiatu diren azalduko dute. Horrez gainera, lehen batzar txandatik hona auzoetan egindako lan batzuen berri emango dute. Lehenengo bost auzo batzarretan 120 lagun inguru batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!