Posta zerbitzua azkartzea lortu gura dute postontzi horiek jarrita.
Herriko beharrizanak jakiteko udalak egindako auzo batzar denetan kezka komun bat azaleratu zen: baserritarrek posta zerbitzu azkarragoa eskatu zuten, eta herrigunekoek, posta bulegoko orduak handitzeko. Arazo horri irtenbidea eman guran, udalak 31 postontzi unitate (201 postontzi guztira) erosteko eskaera egin du.
Horrela, postariek zerbitzua azkarrago egin ahal izango dute, eta bulegoan denbora gehiagoz egon ahal izango dute. Udalak postontziak auzolanean ipintzea proposatuko du martxoan egingo dituzten auzo batzarretan.