Jubilatuen taberna itxi behar dute hiru-lau astez

Anboto 2013ko ots. 3a, 08:29

Astelehenean itxiko dute; 13 urtez arduradun izan denak utzi egin du, ez zelako errentagarria

Astelehenean itxiko dute; 13 urtez arduradun izan denak utzi egin du, ez zelako errentagarria.

 

Astelehenetik aurrera, Ziarreta kaleko jubilatuen taberna itxi egin beharko dute hiru-lau astez. Orain arte taberna 13 urtez eroan duen pertsonak utzi egin du, azken urteetan galerak izan dituelako eta ez zelako errentagarria.

 

Ondorioz, baldintza orria berriro aztertzen eta egokitzen ibili da udala egun hauetan, eta datorren astean bertan eskaintza publikora ateratzea da asmoa. Gura dutenek, udaletxean izango dituzte eskuragarri baldintza orriak. Hiru-lau astean proposamenak jaso, tabernaren esleipena egin, eta berriro zabalik egotea espero dute.

 

Bidea konpontzen hasiko dira

 

Bestalde, astelehenean Axperako bidea konpontzen hasiko da udalak kontratatutako enpresa bat. Lanak egun batean amaitzea aurreikusita dago, baina baliteke pare bat egun behar izatea. Lanak irauten duen artean, Axperako errepideko trafikoa semaforo baten bidez erregulatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!