Axperako bidearen konponketa enpresa pribatu bati esleitzea erabaki du udalak. Lanak ahalik arinen esleitu eta negua amaitu aurretik, bideko zuloak eraberrituta egongo dira.
Iaz auzolanean garbitu zituzten bide bazterrak. Asmoa zen honakoan ere bideko zuloak auzolanean garbitzea, baina eguraldi txarraren eraginez, ezin izan dute era horretan egin. Negua ere ez da auzolanerako sasoirik aproposena, eta ezin dute udaberrira arte itxaron Rosa Elizburu alkatearen esanetan: "Bidea hondatzen ari da apurka-apurka, eta negu amaitu arte itxaroten badugu, egoera asko txartu daiteke. Gainera, badakigu zuloen ondorioz autoen gurpilak zulatu izan direla".
Anbotoa soziedadean
Bariku honetatik aurrera, Axpen eta Arrazolan Anbotoko harpidedunak direnek, Anbotoko alea auzo bietako soziedadeetan izango dute eskuragarri barikuro. Anbotoko aleak harpidedunen izenagaz egongo dira.