Berriozarrera irteera antolatu du Asuntzek

Anboto 2013ko urt. 12a, 08:16

Berriozarko rokopolisean egunpasa antolatu du Asuntze mendi taldeak domeka honetarako

 

Asuntze mendi taldeak urte berriko egutegiari hasiera ematen dion ekitaldia antolatu du domeka honetarako.

 

Berriozarren rokodromoa eta beste hainbat azpiegitura hartzen dituen rokopolisa dago, eta bertara egunpasa antolatu dute (17 euro). Asuntzeko ordezkari Egoitz Lizundiak azaldu duenez “iaz 15 lagun joan ziren, tartean familia bat baino gehiago”. Egunpasagaz “oso gustura” geratu zirela dio eta horregatik erabaki dutela aurten errepikatzea.

 

Autobusa domekan, 08:45ean, irtengo da Apatako plazatik. Ez dago izena eman beharrik; nahikoa da domekan goizean autobus geltokira joatea. Nork bere bazkaria eroan behar du, baina bertan bazkaltzeko guneak daudela azaldu dute.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!